151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Iturmendiko SR3A unitateko 2. lurzatiko xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

2023Ko ekainaren 26ko Alkatetzaren 31 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa Iturmendiko Udal-planeko SR3A unitateko 2. lurzatian. Hori ELQUEPEMU SLUk sustatu du, lurzatia beste bost lurzatiatn banatzeko, familia bakarreko etxebizitza bakartu libreak eraikitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Iturmendin, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2309919