151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hirigintza hitzarmena, borondatezko birpartzelazio proiektua eta urbanizazio proiektua UB-10 unitatean. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen hirigintza hitzarmena, borondatezko birpartzelazio proiektua eta urbanizazio proiektua UB-10 unitaterako, bat etorriz espedientean jasotako edukiarekin. Sustatzaileak Martin Tellechea Mariezcurrena eta Maitane Erasun San Sebastian jaun-andreak dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iturenen, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2309980