151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Uharteko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen alkatetzari dedikazio esklusiboko araubidea ezartzea. Alkateak Udaleko beharren araberako ordutegia izanen du eta hilean 2.184,73 euro gordineko ordainsaria izanen du; urtean, beraz, 30.586,22 euro gordineko ordainsaria izanen du, aparteko ordainsariak barne. Horrez gain, Edorta Beltzunegi Lópezek dedikazio partzialean eginen du lan (lanaldiaren %50) udal-erantzukizunak gauzatzeko, 7/1985 Legearen 75. ter. artikuluan adierazitako ordainsariak jasoko dituzten karguen muga aintzat hartuta; hilean 1.051,92 euro gordineko soldata izanen du eta urtean, beraz, 14.726,88 euro gordineko soldata, aparteko ordainsariak barne.

Eta aurreko puntuan ezarritako ordainsaria hamalau hilabeteko soldata berdinetan ordaintzea.

Uharten, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2310419