2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Doneztebeko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udalkideen hurrengo ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan aritzeagatik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:
Lehenbizikoa.–Karguak dedikazio partzialean gauzatuko dituzte honako honek:
–Alkate udalburuak, M.ª Arantzazu Arregui Alberro andreak, % 45,62ko dedikazio partzialarekin.
–Juan Telletxea Urroz zinegotziak, % 32,50eko dedikazio partzialarekin.
–Santiago Belarra Tellechea zinegotziak, % 26,25eko dedikazio partzialarekin.
Bigarrena.–Honako ordainsari-erregimen hau finkatzea, hileko zenbateko gordinak eta hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak direla kontuan hartuta:
–980 euro gordin, alkate-udalburu karguari dagozkionak.
–700 euro gordin, Juan Telletxea Urroz zinegotziaren karguari dagozkionak.
–565 euro gordin, Santiago Belarra Tellechea zinegotziaren karguari dagozkionak.
Hirugarrena.–Gizarte Segurantzaren Lurralde Diruzaintza Nagusiari eskatzea, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, beren karguak dedikazio partzialean betetzen dituzten korporazioko kide guztiei alta emateko, eta Udalak bere gain hartzea Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko arauek enpresei beren zerbitzuko langileei dagokienez ezartzen dizkieten betebeharrak.
Laugarrena.–Honako kalte-ordain eta asistentzia-erregimen hau finkatzea:
A) Dietak: Zerbitzu eginkizunengatik ondoko dietak jasoko dituzte: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat ekitaldi bakoitzean ezarritako kopuruak.
Bidaia-gastuak: Norberaren ibilgailua erabiltzen bada, ekitaldi bakoitzean Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat ezarritako kopurua ordainduko da. Gaur egun egindako kilometro bakoitzeko 0,35 euro, aparkaleku-gastuak eta agiri bidez behar bezala justifikatutako beste gastu batzuk gehituta.
Beste bidaia-gastu batzuk, etab.: agiri bidez justifikatuko dira.
B) Kide anitzeko organoen bileretara benetan joateagatiko esleipena, eurotan adierazita:
Kide anitzeko organoa: bertaratzeagatiko esleipena.
Udalbatza: 90 euro/bilkura.
Informazio batzordeak: 45 euro/bilkura.
C) Oposizioetako epaimahaietan, lehiaketetan edo langileak hautatzeko ardura duten beste organo batzuetan parte hartzea: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat ekitaldi bakoitzean ezarritako kopuruak.
Esleipen horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga gisa dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legediaren arabera.
Bosgarrena.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikuluaren arabera, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Doneztebeko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.
Seigarrena.–Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzari eta Aholkularitzari jakinaraztea eta espedienteari eranstea, dagozkion ondorioetarako.
Donezteben, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2310503