151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Cascanteko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Alkate udalburuak dedikazio partzialeko araubidea izanen du.

Bigarrena.–Ordainsarien honako araubidea ezarri da, urteko zenbateko gordinak, hamalau ordainketatan ordaindu beharrekoak, direla kontuan hartuta:

–24.700 euroko ordainsaria alkate udalburuarendako, dedikazio partzialeko araubidean.

–Ordainsari hori jaso ahal izateko gutxieneko dedikazioa astean 30 ordu izanen da.

–Dedikazio partzialeko araubidean alkatea izanen den pertsona altan emango da Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Cascanteko Udalak bere gain hartuko ditu enpresei ezartzen zaizkien betebeharrak, bere zerbitzupeko langileei dagokienez.

Hirugarrena.–Honako bilkura-sariak eta kalte-ordainak finkatzea:

Erabateko dedikazioa edo partziala izateagatik ordainsariak jasotzen dituzten udalkideak izan ezik, beste guztiek 290 euro gordin jasoko dituzte Udalak egiten duen osoko bilkura arrunt bakoitzean parte hartzeagatik.

–Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik eragindako gastuengatik; betiere, gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.–Ezarritako ordainsari-araubidea 2023ko ekainaren 17tik aurrera egonen da indarrean, atzeraeraginezko ondoreekin, egun horretan eratu baitzen Udalbatza.

Bosgarrena.–Ordainsariak urtero eguneratuko dira Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ekitaldi bakoitzerako ezarritako tokiko Udalbatzen kideek jasotzen ahal dituzten guztirako gehieneko zenbatekoen goititzearen arabera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2310392