2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Xehetasun-azterketa, Lekoartea kaleko 15 zenbakian igogailua jartzeko. Hasierako onespena
Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Lekoartea kaleko 15 zenbakian igogailua jartzeko; Fermín Legal Colomo arkitektoak aurkeztu du xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan:
https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/06/Lekoartea-15-web.pdf
Berriozarren, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2310254