2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
"Sareak eta zoladura berritzea Camino de Goraño kalean eta Real kalean" eta "Camino de Goraño kalea eta 4.4 UE lotzea" obretarako kontribuzio bereziak ezartzeko eta antolatzeko espedientea. Hasierako onespena
Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "Sareak eta zoladura berritzea Camino de Goraño kalean eta Real kalean" eta "Camino de Goraño kalea eta 4.4 UE lotzea" obretarako kontribuzio bereziak ezartzeko eta antolatzeko espedientea.
Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun izan daitezkeenek egin ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta aukera izan dezaten zergadunen administrazio elkarte bat eratzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Bargotan, 2023ko ekainaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2310372