2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera lizentziaren eskaera.
Garajea
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzailea: Abaigar Promoción y Construcción SLU.
Jarduera: garajea.
Tokia: Mutiloartea sektorea, P17B lurzatia, Mutiloa.
Mutiloan, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2310341