151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkateordeak izendatzea

Alkatetzak, ekainaren 20an eman 70/2023 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Lehena.–Luis-Ramón Ciordia del Portillo eta María-Begoña Ferández Alonso izendatzea, hurrenez hurren, Alloko Udaleko lehen eta bigarren alkateorde.

Bigarrena.–Izendatuaei ebazpena pertsonalki jakinaraztea; haiek kontrakoa adierazi ezean, isilbidez onetsitzat joko da.

Hirugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, bertan argitara dadin; alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen du indarra. Halaber, Udalaren ediktuen taulan argitaratuko da.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari.

Allon, 2023ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2310422