2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Laborantzako herri lurzatien aprobetxamendua. Esleipena
Aberingo Udalak, 2023ko ekainaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen laborantzako herri lurzatien aprobetxamendua esleitzeko prozedura hastea.
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate onuradunen eta interesdunen titularrek udal-bulegoetan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aipatu ordenantzan.
Aberinen, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.
Iragarkiaren kodea: L2310322