151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Lan publikoaren eskaintza 2023rako

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko maiatzaren 16an egin bilkuran, 2023rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, honako lanpostu hauekin:

–Ordezte-tasa:

  • Garbitzailearen 5 lanpostu, E mailakoak.
  • Langileriaren administrazioko administrari-ofizialaren lanpostu 1, C mailakoa.

–Tasa espezifikoa:

  • Atezainaren lanpostu 1, D mailakoa.
  • Garbitzailearen 2 lanpostu, E mailakoak.
  • Haur-hezitzailearen lanpostu 1, C mailakoa.
  • Zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu 1, C mailakoa.
  • Gizarte-hezitzailearen lanpostu 1, B mailakoa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Atarrabian, 2023ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2310321