2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, plantillako artxibozain lanpostu hutsa betetzeko, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez
Tuterako Udalak, ekainaren 12ko Alkatetzaren 1384/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zuen aipatu deialdiaren inguruan:
Lehena.–Adieraztea deialdiko (lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez A mailako artxibozain lanpostu hutsa betetzeko) lanpostua bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitara emango da Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein dagokion deialdiaren aipamenean, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.
Tuteran, 2023ko ekainaren 16an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2309446