151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: "La Blanca" haize-parkea, Uxueko, Pitillasko eta Erriberriko udal mugarteetan, 1322-CE espedientea.

Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Xedea: aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzeko.

–Instalazioen deskribapena: "La Blanca" haize-parkea, 49,5 MW-eko potentzia instalatukoa, 9 haize-sorgailuk eta 220 kV-eko "Erriberri" TAErainoko ebakuazio azpiegiturek osatua (TAE hori lehendik dago eta Red Eléctrica de España SAUrena da), Uxueko, Pitillasko eta Erriberriko udal mugarteetan.

–Eskatzailea: Los Corrales Energy SLU.

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/la-blanca-haize-parkea-espediente-1322-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, 30 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2023ko uztailaren 4an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2310292