15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BAIMENA Andosillako udal mugartean "Vicuña I" meatze-ustiategia handitzeko.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 150/2022 Ebazpenaren bidez, baimendu egin da ezaugarri hauek dituen meatze-ustiategia handitzea:

Izena: "Vicuña I".

Meatze-baliabidea: legarrak.

Udal mugartea: Andosilla.

Entitate sustatzailea: Áridos y Excavaciones Vicuña SL.

Eta hori guztia argitara ematen da Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2217381