15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta argitaratu zen 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 308.720,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 60.900,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 374.120,00 euro.

GASTUAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 374.120,00 euro.

Gastuak, guztira: 374.120,00 euro.

Obanosen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2300648