15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ur-horniduraren, saneamenduaren eta mankomunitateak emandako gainerako zerbitzu eta jardueren tasa eta prezio publikoak

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko urriaren 25ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen agiri hau: "Ur-horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko eta tarifen eranskineko tasa eta prezio publikoak eguneratzea".

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, bai eta Mankomunitateko iragarki-taulan eta web-orrian ere, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsi da Ur-horniduraren, saneamenduaren eta Ultzanueta Mankomunitateak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko eta tarifen eranskineko tasa eta prezio publikoak eguneratzea, eta testu osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Erripan (Odieta), 2023ko urtarrilaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

TARIFAK, UR HORNIDURAREN, SANEAMENDUAREN ETA ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAK EGITEN DITUEN GAINERAKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARENAK

1.–4.a) eta 4.b) artikuluetako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HORNIDURAREN LAUHILEKOKO
KUOTA FINKOA

ESTOLDERIAREN LAUHILEKOKO
KUOTA FINKOA

KONTAGAILUAREN
MANTENTZE-LANA

13 mm

9,93

13,24

2,06

20 mm

34,03

20,18

2,97

25 mm

47,91

41,11

5,10

30 mm

77,20

58,52

6,80

40 mm

139,22

116,16

17,45

50 mm

201,19

174,64

25,31

65 mm

215,69

235,79

31,47

80 mm

258,75

287,94

40,16

100 mm

430,98

401,47

49,19

150 mm

1993,25

401,47

49,19

Kontagailurik ez duten etxebizitzen kasuan, 13 mm-ko diametroari dagozkion hornidura eta estolderia kuota finkoak aplikatuko dira, eta etxebizitzaz besteko erabileretarako, horietan ere ez badago kontagailurik, 25 mm-ko diametroari dagokion kuota finkoa aplikatuko da.

Estolderia kuota finkoa ez da kobratuko saneamenduko sare orokorrera hustubiderik ez duten etxebizitza eta/edo bestelako instalazioen kasuan.

1.2. Kontagailuen mantentze-lanaren kuota finkoak.

Hauxe izanen da aplikatzeko tarifa: kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25 hilabetean. Hartan konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.

Kontagailurik ez duten etxebizitzen eta/edo instalazioen kasuan, kuota hori berdin aplikatuko zaie, aurreko puntuaren arabera dagokien kontagailuan oinarrituz.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 10,60 euro kobratuko da lauhilekoan.

2.–4.c) artikuluko zerga-egitateak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa m³ bakoitzeko.

1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta hari lotutako erabilerak. Honako hauek barne hartzen dira: etxebizitzarako eta ekipamenduetarako beste eraikin batzuk; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta abarretako ikastetxe ofizialki aitortuak; erabilera kolektiboko kirol instalazio publikoak; eta parke-lorategi publikoak. 0,45 euro/m³.

4 kidetik gorako familien kasuan, tarifa 0,30 euro/m³ izanen da.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzako erabilera. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza eta bulegoak. Halaber, sartzen dira etxabeak hornitzeko erabilerak, salbu ureztatzekoa: 0,45 euro/m³.

3. tarifa.–Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretarako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzeko erabilera.

–Lehenbiziko 35 m³-ak lauhilekoan: 0,45 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa lauhilekoan: 0,80 euro/m³.

4. tarifa.–Abeltzaintzarako erabilerak: 0,35 euro/m³.

5. tarifa.–Erabilera konbinatuak

5.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jarduera ohiko bizilekuan).

–Lehendabiziko 85 m³-ak lau hilabetean: 0,45 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa lauhilekoan: 0,80 euro/m³.

5.2. Etxeko erabilera etxebizitzan, eta ureztatzeko edo kirol instalazio partikularrerako erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea eta/edo igerilekua duena).

–Lehenbiziko 35 m³-ak lauhilekoan (4 kide bitarteko familiak): 0,45 euro/m³.

–Lehenbiziko 45 m³-ak lauhilekoan (4 kidetik gorako familiak): 0,45 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa lauhilekoan: 0,80 euro/m³.

NILSA enpresaren aldeko kanonetik eratorritako tasari dagokionez, benetako kontsumoa hartuko da erreferentziatzat, eta gehienez 35 m³.

Etxebizitza bat baino gehiagoko urbanizazioetan, gutxieneko horiek jasotzen dira dauden etxebizitzen kopuruaren arabera.

5. tarifa ("Erabilera konbinatua") nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, etxebizitza-motagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, bertan egiten ahal bada aukeren erabilera konbinatua. Subjektu pasiboak ezin du jarri banakako kontagailurik erabilera posible bakoitzerako.

5.1 eta 5.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak aldi berean izan ditzakeen etxebizitza baten kasuan, aplikatuko zaio hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa, eta, zalantza izanez gero, beti 5.2 tarifa.

Ultzanueta Mankomunitateak behar diren egiaztapenak egiten ahalko ditu noiznahi, erabiltzaile bakoitzari dagokion tarifa mota esleitzeko.

6. tarifa.–Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,45 euro/m³.

7. tarifa.–Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,45 euro/m³.

8. tarifa.–Hornidura, kamioi zisternadunen bidez:

Zisterna-kamioi bidezko horniduraren kasuan, 25 euroko tarifa finkoa kobratuko da kamioi bakoitzeko.

Era berean, ur-kontsumoa 0,80 euro/m³ izanen da.

Halaber, Mankomunitatetik kanpoko bitartekoak erabiltzen badira hornidurarako (Zisterna-kamioiak eta abar), erabiltzaileei kobratuko zaie aipatu zerbitzuen kostua.

9. tarifa.–Hornidura egitea kontsumoaren kontagailurik ez duten higiezinei.

–Etxebizitzak: 24 euro lauhilekoa.

–Bestelako higiezinak: 31,20 euro lauhilekoa.

3.–4.d) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

Saneamendu kuota:

NILSA enpresa publikoak urtero Mankomunitateari igortzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Honako alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori.

A.–Etxebizitzak edo instalazioak ur kontagailua badu, NILSA enpresak aplikatzen dituen parametroen arabera kobratuko da, kontsumoari begira betiere.

B.–Etxebizitzak edo instalazioak ur kontagailurik ez badu, NILSA enpresak aplikatzen dituen parametroen arabera kobratuko da, ratio bidezko prozedura edo sistema erabilita.

C.–Aurreko apartatuetan azaldutakoaz gain, putzu septikoa duten etxebizitzen eta/edo beste instalazio batzuen kasuan, NILSA enpresak aplikatzen dituen tarifa batzuk edo besteak ezarriko dira, instalazio hori legeztatua dagoen ala ez kontuan hartuz.

D.–Ureztatzeko uraren kasuan, ez da kobratuko saneamendu kanona.

"Ureztatzeko ura" zer den zehazteko orduan, 3. tarifan aurreikusitako kasuaz gainera, halakotzat joko da 5.1 eta 5.2 tarifetako kasuetan ezarritako metro kubikoetatik gorako kontsumoa ere.

E.–Ur-ihes ezkutuen kasuan, NILSA enpresak zehazturiko kanon edo tarifa aplikatuko da.

F.–Behin-behineko horniduretarako alten kasuan, ez da kobratuko saneamendu kanona.

4.–4.e) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Kontagailuaren diametroaren araberako urteko hornidura kanona halako bi.

5.–4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

–Hornidurako hargune bakoitzeko:

–600 euroko zenbateko finkoa, hargunearen diametroa 36 mm edo hori baino txikiagoa bada.

–2000 euroko zenbateko finkoa, hargunearen diametroa 36 mm-tik goitikoa bada.

–Suteetarako hargune bakoitzeko: 95 euroko zenbateko finkoa.

6.–4.g) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

–Saneamendurako hargune bakoitzeko: 300 euroko zenbateko finkoa.

7.–4.h) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Kontsumitu edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0,80 euro kobratuko da (astebete gutxienez eta 4 m³-ko gutxieneko bolumena astean).

Orobat, 1. puntuan ezarritako hornidura eta saneamendu kuota finkoak jasanaraziko dira.

Egoera horren denbora-muga 3 urtekoa izanen da. Ordutik aurrera, eta egoera erregularizatu arte (behin betiko hargunea eta hornidura), kontsumitutako m³ bakoitzaren prezioa izanen da 2 euro/m³, gutxieneko kontsumo-bolumen berekin.

8.–Ur-ihes ezkutuen tarifa.

Ur-ihes ezkutuaren kontzeptua: kontsumo bat "ur-ihes ezkututzat" hartzeko, eskatuko da ondoko baldintza hauek guztiak betetzea eta behar bezala frogatzea:

1.–Lauhilekoan 100 m³-tik gorako kontsumoa erregistratu duten abonatuen erreklamazioak onartuko dira.

2.–Ur-ihes ezkutua izan beharko du, abonatuak aurretiaz jakin ez duela hodiak edo neurketa ekipoak hondatuta daudela.

3.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako zabarkeriarik izan abonatuaren aldetik, ez ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

4.–Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-ihesa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-ihesa atzematen denetik aurrera.

Abonatuaren instalazio partikularrean ihes ezkuturik baldin bada, ondoko irizpideen arabera izanen dira tarifak:

–Ur-ihesa etxebizitzetako kontratuetan edo parekoetan (1.etik 6.era bitarteko tarifak).

100 m³ fakturatuko dira (edo azken hiru urteetan lauhileko berean kontsumitutakoaren batezbestekoa, hori handiagoa bada), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.

–Gainerako kontsumoa: ez da fakturatuko.

Oharrak:

1.–Ur-ihes ezkutua gertatu baldin bada instalazioak berdeguneak ureztatzeko duen atalean, tarifa izanen da 0,45 euro/m³.

2.–Ordainagiri bakar bati aplikatuko zaio tarifa hori, abonatuak erreklamazioa zein lauhilekotan egiten duen, horkoan.

3.–Urbanizazioetan, kontagailu bakarra bada etxebizitza batzuetarako, arestian kontsumitutako metro kubikoetarako ezarri diren parametroei dagokienez, 100 m³-ko kontsumoa aplikatuko da etxebizitza bakoitzeko.

9.–Tarifak kontsumo kontagailuen irakurketa okerra egin edo funtzionamendu akatsak dauden kasuetan.

Kasu horietan, egindako kontsumoaren tarifak kalkulatuko dira aurreko urteko lauhileko bereko datuetan oinarrituz.

Horrela jokatuko da kontsumo kontagailuaren akatsak konpondu eta irakurketa zuzena egiten den arte.

10.–Tarifak kontsumo kontagailuen irakurketa ezinezkoa denean.

Ezintasun hori erabiltzailearen jarduketaren ondorioa bada, honela kalkulatuko da kontsumoa:

1. tarifa: 100 m³-ko kontsumoa lauhilekoan.

2. tarifa: 1000 m³-ko kontsumoa lauhilekoan.

3. tarifa: 100 m³-ko kontsumoa lauhilekoan.

4. tarifa: 1000 m³-ko kontsumoa lauhilekoan.

5. tarifa.–1: 200 m³-ko kontsumoa lauhilekoan.

5. tarifa.–2: 200 m³-ko kontsumoa lauhilekoan.

Horrela jokatuko da, harik eta kontsumo kontagailua irakurri ahal izan arte.

11.–Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

4.c) –kontsumoa– eta 4.d) –saneamendu kanona– artikuluetan ezarritako zerga-egitateei dagokien kuota zatia, ordenantza honen arauketaren xede, %50 murriztuko da, oro har aplikatu beharrekoaren aldean, honako kasu hauetan:

1.–Ordaintzeko betebeharra duena Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren prestazio baten onuraduna denean, baldin eta haren zenbatekoak ez badu lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen.

2.–Aurreko apartatuan bezala, soldatak ez duenean gainditzen lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,2, baldin eta ezkonduta badago edo antzeko bizikidetza harremana badu, bien guztirako diru-sarrerak batuta.

3.–Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), aipatutako muga ekonomikoak handituko dira lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murrizketa berezi horretarako eskubiderik izanen baldin beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatutako baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

4. Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murriztapen bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du ea betetzen diren murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

12.–Horniduraren erabilera aldatzea.

12.1. Ofizioz: Atzematen denean erabilera aldatu dela kontratu baten hornidura eta saneamendu zerbitzuetan, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak aplikatu beharreko tarifa aldatuko du, benetako erabilera egiaztatuaren arabera fakturatzeko.

12.2. Interesdunek eskatuta:

–1. kasua: Horniduraren erabilera "merkataritza-lokaletik" "etxebizitzara" aldatzea.

Aldaketa hori onartzeko, erabiltzaileak kasuan kasuko udalaren ziurtagiria aurkeztu beharko du Mankomunitatean, adierazten duena lokal horretan ez dela jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren menpeko jarduera ekonomikorik egiten. Orobat, etxebizitzaren bizigarritasun zedula aurkeztu beharko du.

–2. kasua: Merkataritza-lokala ixtea erretiroa dela-eta, baina hornidurari eutsirik.

Aldaketa hori onartzeko, erabiltzaileak kasuan kasuko udalaren ziurtagiria aurkeztu beharko du Mankomunitatean, adierazten duena lokal horretan ez dela jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren menpeko jarduera ekonomikorik egiten.

13.–Aldi baterako baja horniduran.

Erabiltzaileei ez zaie inongo tarifarik kobratuko, salbu eta kasu hauetan:

–Elementuak/instalazioak aipatu egoerara egokitzearen kostua kobratuko da (buxatzea, hornidurako giltzak ixtea eta abar).

–Horniduraren baja 30 egun natural baino gutxiagoz bada, alta eskatzeko orduan ez da hargune berriko tasa kobratuko (5. puntua).

–Horniduraren baja 30 egun natural baino gehiagoz bada, alta eskatzeko orduan ez da hargune berriko tasa kobratuko (5. puntua), baina 200 euroko tarifa kobratuko da, "alta berriz hastea" kontzeptuagatik.

14.–Horniduraren tarifa eraikin, instalazio edo jarduerarik gabeko urbanizatutako orubeetan.

Honako tarifa hauek baino ez dira kobratuko:

–Hornidura kuota finkoa (1.1 puntua).

–Kontagailuaren mantentze-lanaren kuota (1.2 puntua).

15.–Tarifak.

4.i) artikuluan ezarritako zerga-egitateari dagokion zerbitzuen tarifa (aholku teknikoa ematea ur horniduraren eta saneamenduaren arloan –txostenak–): 120 euro.

16.–Tarifak.

4.j) artikuluan ezarritako zerga-egitateari dagokion tarifa (finka pribatuetako ur-ihes ezkutuak detektatzea): Lanaren edo zerbitzuaren benetako kostua.

Kasuak:

1) Zerbitzuak egiten direnean Mankomunitatearen beraren bitartekoak erabiliz, tarifak kalkulatuko dira parametro hauen arabera:

–Makineria teknikoa erabiltzea (geofonoa): 70 euro.

–Mankomunitateko langilearen eskulana: 30 euro ordu bakoitzeko.

2) Zerbitzuak egiten direnean besterenak edo Mankomunitatetik kanpokoak diren bitartekoak erabiliz, enkargatu edo kontratatu behar baitira: Kobratuko den tarifa izanen da enkargu edo kontrataziogatik Mankomunitateak bere gain harturiko kostua.

Iragarkiaren kodea: L2300284