15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lantzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2022ko abenduaren 27an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin eta harekin bat heldu diren arauekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2300322