15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Udalaren eta bere erakunde autonomo Virgen del Portal zahar etxearen eta Fernando Calahorra musika eskolaren 2023ko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2022ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1997 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Alesbesen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2300608