15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2022ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Alesbeko Udalaren 2023ko plantilla organikoa, bai eta bere erakunde autonomo Virgel del Portal zahar etxearen eta Fernando Calahorra musika eskolaren plantillak ere; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233. eta 235. artikuluetan xedatutakoarekin.

Plantilla organikoa hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Alesbesen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2300607