15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: lanpostu hutsa.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

María Idoya Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A mailako administrazio-kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: zerbitzu berezietan. Antzinatasuna: 2020ko martxoaren 15a.

Bidankozen, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2300898