15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Olloko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Zinegotziek 740 euroko saria jasoko dute, 2022. urtean eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortutako gastuak berdintzeko. Sari horiek ordainduko dira gastu gisa eta aplikatuko zaie pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan dagokiona.

2.–Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntua.

Ollaranen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, David Ventura Campion.

Iragarkiaren kodea: L2300642