15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ollaranen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2300639