15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta horiekin bat heldu diren gainerako arauetan.

Uztarrozen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2300632