15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetzaren eskumenak beste bati eskuordetzea

Ultzamako Udaleko alkateak, 2023ko urtarrilaren 10ean, 11/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: "Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak Josu Larretxea Lazkano bigarren alkateordeari eskuordetzea 2023ko urtarrilaren 16tik 20ra, biak barne".

–Ikusirik zer dagoen ezarria Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan.

–Ikusirik Martín M.ª Picabea Aguirre Udaleko alkatea kanpoan izanen dela urtarrilaren 16tik 20ra bitartean, arrazoi pertsonalak direla-eta.

–Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia (errege dekretu horren bidez onesten da Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua AFE), aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Legeak udal honetako Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak Josu Larretxea Lazkano bigarren alkateordeari eskuordetzea, 2023ko urtarrilaren 16tik 20ra, biak barne.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko bigarren alkateorde Josu Larretxea Lazkanori jakinaraztea eskudantziak eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2300546