15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko entitate eta erakundeen 2023ko plantilla organikoa eta hari lotutako agiri guztiak.

Onetsitako plantilla Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Tuteran, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2300327