15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 35.324,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.764,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 790,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 43.161,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 25.811,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 12.044,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 119.894,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 6.100,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 72.370,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.180,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 15.044,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.100,00 euro.

Gastuak, guztira: 119.894,00 euro.

Tirapun, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2300585