15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Bigarren aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2022ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022. urteko plantilla organikoaren bigarren aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 244 bis artikuluan xedatutakoa betetzeko. Hala, kontu-hartzailearen lanpostua B mailakoa izatetik A mailakoa izatera pasako da.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean. Jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hartara, plantilla organikoaren aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da, honako testu honekin:

–Kontu-hartzailearen lanpostu 1: A mailakoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa.

Ribaforadan, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2300633