15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

242E/2022 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emanda, deialdiko oinarriak aldatzen dituena iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko laguntzetan. DDBN: 590074, 607026, 607030, 607032, 607034, 607040, 607045, 607046, 607047, 607048, 607049, 607052.

Ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuak onetsi zuen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei pizgarri-programak gauzatzeko, iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoarekin eta biltegiratzearekin eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin loturik, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Izan ere, aipatutako errege dekretuaren xedea da arautzea autonomia erkidegoentzako eta Ceuta eta Melilla hirientzako laguntzen kontzesio zuzena eta berezia, interes publiko, sozial eta ekonomikoko arrazoiak tartean daudenean. Era berean, arau bereziak ezarri zituen, oinarri arautzaile gisa, iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoarekin eta biltegiratzearekin eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin loturiko sei pizgarri-programaren dirulaguntzak emateko, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparru orokorraren barruan. Errege dekretu hori 2021eko 155. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Errege Dekretu berean erabaki zen Nafarroako Foru Komunitateari 12.235.798 euroko laguntza zuzena ematea. Behin zeharkako kostuak eta inbertsio zuzenak kenduta, deialdi honetako zuzkidura ekonomikoa 10.338.724,09 eurokoa da.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko.

Honako hau da 121E/2021 Ebazpenean argitaratutakoaren arabera, 2022., 2023. eta 2024. urteetarako, guztira, hasieran zegoen kreditua, programetan eta osagaietan banatuta:

URTEA

1. PROG.

2. PROG.

3. PROG.

4. PROG.

5. PROG.

6. PROG.

GUZTIRA

(euroak)

7.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

2022

1.043.207,06

208.641,57

3.309.944,97

582.070,62

937.466,98

1.413.529,74

80.015,08

29.338,36

666.764,87

8.270.979,25

2023

130.400,88

26.080,20

413.743,12

72.758,83

117.183,37

176.691,22

10.001,89

3.667,30

83.345,61

1.033.872,42

2024

130.400,88

26.080,20

413.743,12

72.758,83

117.183,37

176.691,22

10.001,89

3.667,30

83.345,61

1.033.872,42

GUZTIRA

1.304.008,82

260.801,97

4.137.431,21

727.588,28

1.171.833,72

1.766.912,18

100.018,86

36.672,96

833.456,09

10.338.724,09

Jasotako eskaera ugariei erantzuteko, beharrezkoa da deialdiaren kreditu banaketa honela aldatzea:

URTEA

1. PROG.

2. PROG.

3. PROG.

4. PROG.

5. PROG.

6. PROG.

GUZTIRA

(euroak)

7.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

2022

1.043.207,06

208.641,57

3.309.944,97

582.070,62

937.466,98

1.413.529,74

80.015,08

29.338,11

666.764,87

8.270.979,00

2023

260.801,76

52.160,40

827.486,24

145.517,66

234.366,74

353.382,44

20.003,78

7.334,85

166.691,22

2.067.745,09

2024

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

GUZTIRA

1.304.008,82

260.801,97

4.137.431,21

727.588,28

1.171.833,72

1.766.912,18

100.018,86

36.672,96

833.456,09

10.338.724,09

Bestalde, maiatzaren 17ko 377/2022 Errege Dekretuak ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretua aldatu du. Haren helburua da energia berriztagarrien, termikoen zein elektrikoen, hedapena sustatzea, iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoa kontsumitzaileen sektore desberdinetan eta mota desberdinetako onuradunentzat sustatuz; bizitegi-sektoreko aplikazio termikoen barnean energia berriztagarrien erabilera bultzatzea; eta kontsumoaren kontrol handiagoa sustatzea, energia berriztagarrien instalazioei loturik dauden kontagailuaren atzeko biltegiratze sistemak garatuz, industriari eta hari lotutako enpresa-sektoreari bultzada emateko. Izan ere, horrek guztiak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 (EB) Zuzentarauak ezarritako iturri berriztagarrietatik sortutako energia kuotari buruzko helburuak lortzen lagunduko du.

Aldaketa horren bidez, are gehiago bultzatu nahi da iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko proiektuen ugaritzea. Jarduketa gehiago egiteko aukerak bi alderditan lagunduko du, aldi berean eta indar handiagoarekin: batetik, Espainiako industria sarearen suspertze ekonomiko eta sozialean, COVID-19aren pandemiaren ondoren beharrezkoa baita, eta, bestetik, zerbitzuen sektorearen, beste ekoizpen-sektore batzuen, bizitegi-sektorearen, administrazio publikoen eta hirugarren sektorearen deskarbonizazioan, autokontsumoa eta biltegiratzea sustatuz eta, orobat, aplikazio termikoetan energia berriztagarriak erabiliz.

Iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako proiektuak garatzeko garrantzitsuak diren eragile batzuei tokia eman nahi die, hala nola jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoei (autonomoei), bizitegi-sektoretik kanpoko sektore batean instalazio bat egin nahi badute. Hala, 1., 2. eta 3. pizgarri-programetara biltzeko aukera ematen die, eskaera banaka egiten badute nahiz pertsona fisikoen talde baten elkarte baten barnean.

Eragile jakin batzuek eskaerak zer programatan aurkezten ahal dituzten argitu nahi da. Konparazio batera, administrazio publikoek eta jarduera ekonomikoa egiten duten irabazi asmorik gabeko entitate edo erakunde pribatuek 2. pizgarri-programan aurkeztu behar dituzte eskaerak, edozein dela ere haien jarduera-sektorea. Aldiz, pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuen elkarteak edo zerbitzuen sektoreko edo beste ekoizpen-sektore batzuetako instalazioen jabeak ordezkatuz jarduten duten administrazio publikoek, ordezkatzen dituzten subjektuei dagozkien programetarako egin behar dituzte eskaerak.

Errege Dekretuaren testuan berariaz adierazten da azken hartzaileek laguntzaren xede diren instalazioen jabetzari gutxienez bost urtez eusteko betebeharra dutela laguntza ordaintzen denetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 65. artikuluaren 1. apartatuaren arabera. Erregelamendu horren bidez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsiziorako Funtsari eta Itsasoaren, Arrantzaren eta Akuikulturaren Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, bai eta funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugen Kudeaketari eta Bisatuen Politikari Finantza Laguntza emateko Tresnarako finantza arauak ere.

Gainera, aukera eman nahi da arau horretan jasotako azken hartzaileetako edozeinek hirugarren batentzat jarduketak egin ahal izateko, hirugarren hori edozein sektoretakoa dela ere, eta, autokontsumo kolektiboaren kasuan, instalazioa edozein tokitan egin ahal izateko, azken hartzailearen sektoreari erreferentzia eginez, eta ez instalazioaren kokapen fisikoari. Horrez gain, energia-zerbitzuetako enpresek pizgarrien programetan parte hartzea erraztuko da, eskaera fasean enpresaren eta bezeroaren arteko kontratua aurkezteko betebeharra ezabatu baita.

Bestetik, malgutasun handiagoa ahalbidetzen duten eta sektorearen funtzionamenduari erantzuten dioten hobekuntzak sartzen dira, proiektu gehiagoren parte-hartzea errazteko. Horren adibide dira: biomasaren erregai jakin batzuei ezarritako mugak; biltegiratze-ahalmenaren eta sorkuntza-potentziaren arteko ratio onargarria; 6. pizgarri-programako monitorizazio baldintzak, datuak gailu mugikorren bidez eskuratzeari buruzkoak; eta aurkeztu beharreko justifikazio kontuan egindako zuzenketak, sinplifikazioak sartu baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuaren arabera.

Diruz lagungarriak diren gehieneko kostuak, erreferentziazko kostuak eta laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko metodologia argitzen da, errazagoa izan dadin pizgarri-programa guztietako laguntzen guztizkoa kalkulatzea. Gainera, komenigarritzat jo da laguntzen kalkuluan eta balio tauletan erabiltzen diren terminoen definizioa gehiago zehaztea.

Ondorioz, aintzat harturik eta gure eginez 377/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsitako aldaketa, eragiten diona ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuari, zeinaren bidez onetsi baitzen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei pizgarri-programak gauzatzeko, iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoarekin eta biltegiratzearekin eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin loturik, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, dagokion aldaketa xedatzen da Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 121E/2021 Ebazpenean. Ebazpen horrek dirulaguntza deialdi bat onetsi zuen iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdian kontabilitate aldaketa bat egitea, 2023. eta 2024. urteetan erabilgarri izanen diren funtsak birbanatzeko. Zehazki, 1.033.872,42 euroko kontabilitate aldaketa, 2024ko gastuen aurrekontuko "SEM Autokontsumorako eta biltegiratzeko instalazioetarako laguntzen deialdia 477/2021 ED" izeneko 820001 82500 7701 425203 partidaren kargura. Horrela, ahalbidetuko da 2023an kreditu egokia eta nahikoa egotea, deialdiaren ondoriozko konpromiso guztiei erantzuteko.

2. 1.033.872,42 euroko gastua baimentzea 2023. urterako, programa hauek gauzatzeko: "Iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoarekin eta biltegiratzearekin eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzearekin loturiko pizgarri-programak, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan". Honela geldituko da:

URTEA

1. PROG.

2. PROG.

3. PROG.

4. PROG.

5. PROG.

6. PROG.

GUZTIRA

(euroak)

7.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

2022

1.043.207,06

208.641,57

3.309.944,97

582.070,62

937.466,98

1.413.529,74

80.015,08

29.338,11

666.764,87

8.270.979,00

2023

260.801,76

52.160,40

827.486,24

145.517,66

234.366,74

353.382,44

20.003,78

7.334,85

166.691,22

2.067.745,09

2024

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

GUZTIRA

722.708,36

247.872,17

827.486,24

526.208,28

1.137.694,97

360.410,33

20.543,65

7.334,85

270.603,95

10.338.724,09

3. Aldatzea 121E/2021 Ebazpena, urriaren 15ekoa (zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onetsi baitzen iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko), laguntza eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko aukerari edo aukera-ezari dagokionez:

Deialdiaren 8.4 oinarriak honako hau ezartzen du: "Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela".

Berariaz gehitzen da argibide hau deialdiaren 8. oinarriaren 4. apartatuan:

"Ezin izanen da inola ere zuzendu eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez izana".

Aldaketa hau aplikatuko zaie aldaketak indarra hartu ondoren aurkezten diren eskaera berriei.

4. Aldatzea 121E/2021 Ebazpena, urriaren 15ekoa (zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onetsi baitzen iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko), maiatzaren 17ko 377/2022 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera:

A. 2.2 oinarriaren a) apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«a) Pertsona juridikoak, pertsona fisikoak eta aurreko figuren elkarteak, nortasun juridikoarekin edo gabe, merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomiko bat egiten dutenak, besteak beste:

1. Industrialdeen kudeatzaileak, publikoak nahiz pribatuak izan.

2. Energiaren arloan ari diren enpresak, arlo horretako jarduketen ustiatzaileak, errentariak edo emakidadunak direnak.

3. Zerbitzu energetikoen enpresak (ZEEak), edo otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako zerbitzu energetikoen hornitzaileak (56/2016 Errege Dekretuaren bidez, transposizioa egiten zaio Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauari, zeina energia-efizientziari buruzkoa baita, 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak aldatzen baititu eta 2004/8/EE eta 2006/32/EE zuzentarauak indargabetzen baititu, energia-auditoretzei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen egiaztapenari eta energia-horniduraren efizientziaren sustapenari dagokienez)».

B. 2.2 oinarriaren c) apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«c) 1. pizgarri-programaren azken hartzaileek Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazional (aurrerantzean, JESN) batean jardun beharko dute, talde hauetako batean: G, H, I, J, K, L M, N, O, P, Q, R edo S, betiere ez badira administrazio publikoak edo irabazi asmorik gabeko entitate edo erakunde pribatuak».

C. 2.5 oinarria aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«2.5. Pizgarri-programa guztietan, udalak, probintzietako diputazioak edo entitate baliokideak eta mankomunitateak edo Espainiako udalen batasunak, edo uharteetako kabildo edo kontseiluak, bai eta kasuan kasuko tokiko edo autonomia erkidegoko administrazioari loturiko edo haren menpeko edozein erakunde publiko edo eskubide publikoko entitate izaten ahalko dira laguntzen azken hartzaileak, honako hauek ordezkatuz: pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuen elkarteak, edo zerbitzuen sektoreko edo beste ekoizpen-sektore bateko instalazioen jabeak, zeinak, nortasun juridikorik izan ez arren, iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako jarduketak egiten ahal baitituzte. Edonola delarik ere, bete beharko da azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.3 artikuluaren bigarren paragrafoak aurreikusten duena.

Kasu horietan, gisa horretako elkarteak ordezkatuz jarduten duen azken hartzaileak aurkeztu behar ditu ordezkatu bakoitzari legozkiokeen programetarako laguntza eskaera edo eskaerak».

D. 2.8 oinarriaren b) apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«b) Azken hartzaileak egunean izan beharko ditu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak, besteak beste zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea. Honi dagokionez, ulertuko da azken hartzaileak, laguntza eskatzearekin batera, berariazko baimena emanen diola laguntza ematen duen organoari informazio hori zuzenean kontsultatzeko zerga administrazioarekin edo Gizarte Segurantzarekin, prozedura tramitatzen den bitartean beharrezkoa den une orotan. Baimen hori eman ezean, azken hartzaileek behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte».

E. 2. oinarrian apartatu berri bat gehitzea, 11. apartatua; honela geldituko da idatzita:

«2.11. Pizgarrien-programa guztietan, azken hartzaileek gutxienez bost urtez eutsi beharko diote errege dekretu horren bidez finantzatutako laguntzen xede diren instalazioen jabetzari, laguntza ordaintzen denetik zenbatzen hasita, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta mugak betetzeko. Erregelamendu horren bidez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsiziorako Funtsari eta Itsasoaren, Arrantzaren eta Akuikulturaren Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dira, bai eta funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugen Kudeaketari eta Bisatuen Politikari Finantza Laguntza emateko Tresnarako finantza arauak ere».

F. 8.2 oinarriaren 3.2.i apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«i. Plan estrategiko bat, honako hauek jasoko dituena: instalazioaren osagaien jatorria edo fabrikazio-lekua (nazionala, Europakoa edo nazioartekoa) eta ingurumenean duen inpaktua, biltegiratzea ere barne hartuta; osagaiak hautatzeko erabilitako kalitate edo iraunkortasun irizpideak, instalazioaren elkarreragingarritasuna edo sistemari zerbitzuak eskaintzeko duen potentziala, eta proiektuak ustez izanen duen trakzio-eragina ETEetan eta autonomoetan. Bereziki, jaso beharko du nola lagunduko duen Europar Batasunaren subiranotasun digitalaren eta autonomia estrategikoaren helburuak lortzen, eta hornidura-katearen segurtasuna bermatzen, nazioarteko testuingurua eta irtenbidearen parte izan daitekeen edozein osagai edo azpisistema teknologiko sentikorren erabilgarritasuna kontuan hartuta. Horretarako, Europar Batasunean kokatutako hornitzaileei lotutako softwarea eta sistema-integrazioak, ekipamenduak eta osagaiak erosi beharko dituzte.

Horrez gain, tokiko enpleguan eta tokiko, eskualdeko eta nazioko balio kate industrialean izanen duen inpaktuaren estimazioak ere jasotzen ahalko ditu. Dokumentu hori laguntzak deitzen dituen agintaritzak argitaratuko du».

G. I. eranskina aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«I. ERANSKINA

Jarduketa diruz lagungarrien baldintzak eta kostu hautagarriak

477/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsitako pizgarri-programak sei dira; horietatik hiru iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioak egitera bideratzen dira, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe (1., 2. eta 4. pizgarri-programak); beste bi, biltegiratzea gehitzera lehenagotik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan (3. eta 5. pizgarri-programak), eta azkena energia berriztagarri termikoen instalazioetara (6. pizgarri-programa).

Eskaerak bakarra izan behar du aurreko pizgarri-programetako edozeinetan laguntza jaso nahi duen instalazio bakoitzeko, kontuan hartuta, gainera, 477/2021 Errege Dekretuak eskaeren artean ezarritako bateraezintasun-araubidea.

477/2021 Errege Dekretuaren bidez finantzatutako instalazioek aintzat hartuko dute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduan ezarritako ingurumen-helburuei kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da, eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).

2. oinarrian, 477/2021 Errege Dekretuan jasotako pizgarri-programen azken hartzaileek bete behar dituzten irizpideak ezartzen dira.

Diruz lagungarriak diren jarduketa-tipologiek honako baldintza hauek bete behar dituzte, baita eranskin honetan jasotakoak ere:

–1. pizgarri-programa: iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe, zerbitzuen sektorean.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da energia elektrikoa iturri berriztagarriekin sortzeko instalazioetan inbertitzea, zerbitzuen sektorean, instalazioak autokontsumorako badira, bai eta jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere. Ondorio horietarako, zerbitzuen sektoreko inbertsiotzat hartuko dira 1. pizgarri-programa honen azken hartzaile izaten ahal direnek egindakoak.

–2. pizgarri-programa: iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe, ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da energia elektrikoa iturri berriztagarriekin sortzeko instalazioetan inbertitzea, 1. pizgarri-programan sartzen ez diren ekoizpen-sektoreetan, instalazioak autokontsumorako badira, bai eta jarduera horiei lotutako biltegiratzea ere. Ondorio horietarako, 1. pizgarri-programan sartzen ez diren ekoizpen-sektoreetako inbertsiotzat hartuko dira 2. pizgarri-programa honen azken hartzaile izaten ahal direnek egindakoak.

–3. pizgarri-programa: biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da, lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan gehitzeko, kontagailuaren atzeko biltegiratze sistemetan inbertitzea, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan.

–4. pizgarri-programa: iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da energia elektrikoa iturri berriztagarriekin sortzeko instalazioetan inbertitzea, bizitegi-sektorean, hirugarren sektorean eta administrazio publikoetan, instalazioak autokontsumorako badira, bai eta jarduketa horiei lotutako biltegiratzea ere.

–5. pizgarri-programa: biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da, lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan gehitzeko, kontagailuaren atzeko biltegiratze sistemetan inbertitzea, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean.

–6. pizgarri-programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea, bizitegi-sektorean.

Jarduketa diruz lagungarria izanen da energia termikoa iturri berriztagarriekin sortzen duten instalazioetan inbertitzea, etxebizitzen klimatizaziorako edo EUBa produzitzeko».

H. AI.1 eranskinaren B apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«B. Era berean, 477/2021 Errege Dekretuaren ondorioetarako hautagarria izateko, eta 1., 2., 3., 4. eta 5. pizgarri-programei dagokienez, biltegiratze instalaziotzat hartzen da elektrizitatearen azken erabilera hura sortu ondorengo une batera atzeratzen duena, edo energia elektrikoa beste mota bateko energia bihurtzen duena, biltegiratzen ahal dena gero berriz ere energia elektriko bihurtzeko. Instalazio horiek hautagarriak izan daitezen, baldintza hau bete beharko da: biltegiratzea ez egotea zuzenean sarera konektatuta, baizik eta autokontsumoko instalazioaren parte izatea.

Saretik isolatuta daude instalazioetan izan ezik, instalazio hautagarritzat joko dira soilik ez dutenak 5 kWh/kW-eko ratioa gainditzen, biltegiratze-ahalmen nominal instalatua sorkuntza-potentziaren aldean hartuta. Gainera, bost urteko gutxieneko bermea izan behar dute.

Berun-azido motako biltegiratze teknologiak ez dira hautagarriak izanen.

3. eta 5. pizgarri-programek jarduketa diruz lagungarritzat ezartzen dute biltegiratze instalazioak jartzea lehendik dauden autokontsumo berriztagarriko instalazioetan.

Bestalde, 1., 2. eta 4. pizgarri-programek jarduketa diruz lagungarritzat ezartzen dute sorkuntza instalazio berriak egitea, eta horiek biltegiratze instalazioak izan ditzakete lotuta».

I. AI.1 eranskinaren C apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«C. 477/2021 Errege Dekretuak onetsitako edozein pizgarri-programari atxikitako instalazio guztiek, 6. programako tokiko berokuntza-aparatuen biomasa-tipologia izan ezik, dirulaguntzaren xede den instalazioak sortutako energia elektrikoa edo termikoa monitorizatzeko sistema bat izan beharko dute.

Sistema horren funtzionalitateak hauek izanen dira:

–Sistema horrek, gutxienez, erakutsi beharko ditu instalazio berriztagarriak egunean, hilean eta/edo urtean ekoitzitako energia eta aldi horiei dagokien energia-kontsumoa, 6. pizgarri-programako jarduketetan izan ezik, horietan ez baita beharrezkoa izanen aldi horietako energia-kontsumoa erakustea.

–Aurrekoaz gain, sistemak datu gehigarriak ere erakusten ahalko ditu, hala nola saihestutako CO2 isuriak eta instalazioaren jabearentzat sortutako aurrezpen ekonomikoa.

–Pantaila bat egonen da ikusgai, datu horiek eguneratuta erakutsiko dituena. Hori programa guztietan aplikatuko da, bizitegi-sektoreko jarduketetan izan ezik.

– Aurrekoaz gain, jarduketa guztietan, informazio hori bera gailu mugikor baten edo web aplikazio baten bidez eskuragarria izan beharko da, 6. pizgarri-programako laguntzaren xede diren jarduketetan izan ezik. Azken horietan, datuak instalazioaren ekipoetako baten bidez eskuratzea aukeratzen ahalko da, 70 kW-etik beherako potentzia duten instalazioetan oro har, eta 14 kW-etik beherakoetan eguzki-teknologia termikoaren kasuan. 70 kW-etik gorako potentzia duten instalazioetan oro har, eta 14 kW-etik gorakoetan eguzki-teknologia termikoaren kasuan, aukeratzen ahalko da pantaila bat egotea ikusgai».

J. AI.1 eranskinaren F apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«F. Klimatizaziorako edo EUBrako biomasako instalazioen kasuan (6. pizgarri-programaren barruan daude):

Tipologia honetako instalazioek gutxienez % 80ko murrizketa lortu beharko dute berotegi efektuko gas-isurpenetan, eta, horrela, % 100ekoa izanen da ‘’helburu klimatikoetarako laguntza kalkulatzeko koefizientea’’, betiere, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021/241 (EB) Erregelamenduaren VI. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

Gainera, tokiko berokuntza-aparatuak edo 1 MW baino gutxiagoko galdarak barne hartzen dituzten jarduketek:

–Ekipamenduaren fabrikatzailearen egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, erabiliko den erregairako urtaroko energia-efizientziaren eta isurien baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko. Baldintza horiek indarrean dagoen Ekodiseinuko Erregelamenduan zehaztutakoak bezain zorrotzak izanen dira gutxienez (Batzordearen 2015/1185 (EB) Erregelamendua edo Batzordearen 2015/1189 (EB) Erregelamendua, dagokionaren arabera).

–Oinarri hauetan eta jarduketa-tipologia honetarako deialdietan ezarritako betebeharrez gain, onuradunak dokumentu erregistro bat edukiko du, ekipoan erabilitako erregaiak entitate independente egiaztatu batek emandako ziurtagiria duela, honako hauek betetzen dituela ziurtatzen duena: UNE-EN-ISO 17225-2 arauaren A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-3 arauaren A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren A1 klasea, UNE164003 arauaren A1 klasea edo UNE164004 arauaren A1 klasea. Su-egurrez elikatutako ekipoak erabiltzen dituzten jarduketak ere diruz lagungarriak izanen dira, betiere M20 propietatearen klasea betetzen badute, UNE-EN-ISO 17225-5 arauan ezarritakoaren arabera, eta 50.000 biztanletik gorako hirietan edo probintziako hiriburuan egiten ez badira. Erregai horiekin soilik funtzionatzen duten ekipoak baino ez dira izanen diruz lagungarriak. Erregistro hori, bioerregaiaren salmentaren garraio-agiri edo fakturekin, bost urtez gordeko da.

Halaber, 1 MW-eko edo gehiagoko eta 50 MW-eko edo gutxiagoko instalazioen isuriek abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuak isurientzat ezartzen dituen baldintzak bete beharko dituzte (errege dekretu hori errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren gehieneko isuriak mugatzeari buruzkoa da, eta azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen du), baita aplikatzekoa zaien nazioko beste edozein lege ere.

Biomasak bete eginen ditu iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentarauaren 29. artikulutik 31. artikulura bitartean ezarritako jasangarritasun-irizpideak, bai eta eskuordetutako eta betearazteko egintzak ere.

6. pizgarri-programan sartutako tokiko berokuntza-aparatuek aurrealdea itxita eduki behar dute».

K. 8.2 oinarriaren 3.3.ii apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«ii) Biltegiratzea:

Biltegiratze sistemarik egonez gero, kontuan izan beharko da sistema horrek ez duela gainditu behar 5 kWh/kW-eko ratioa, biltegiratze-ahalmen nominal instalatua sorkuntza-potentziaren aldean hartuta. Saretik isolatuta dauden instalazioen kasuan, ez da muga hori aplikatuko».

L. III. eranskinaren A3 eta A4 apartatuak aldatzea; jarduketa gehigarrien testua honela geldituko da idatzita:

«Jarduketa osagarriak»

M. 8.2 oinarriaren 3.4.b.1 apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«1. Erabiliko diren erregai guztien berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko lehenetsitako balioa %80 edo gehiago dela dioen adierazpena, iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 (EB) Zuzentarauaren VI. eranskinean beroa sortzeko adierazitakoen arabera, ekoizpen-sistema eta balio hori zehazten duten gainerako baldintzak kontuan hartuta, erregaiaren edo erregaien deskribapena eta balio lehenetsia adierazita.

Erabiliko den erregairen batek aurreko baldintza betetzen ez badu, teknikari eskudun batek edo enpresa instalatzaileak sinatutako memoria bat aurkeztuko da. Bertan, proiekturako aurreikusitako baldintzetarako eta aipatutako VI. eranskineko metodologiaren arabera, erregai horrentzat berotegi-efektuko gasen murrizketa %80koa edo handiagoa dela justifikatuko da».

N. 8.2 oinarriaren 3.4.b.3 apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«3. 1 MW baino gutxiagoko tokiko berokuntza-aparatuak edo galdarak sartzen badira, onuradunaren adierazpen bat aurkeztu beharko da, esaten duena konprometitzen dela entitate independente egiaztatu batek emandako ziurtagiria duten erregaiak soilik erabiltzera, ziurtagiriaren arabera honako hauek betetzen dituztenak: UNE-EN-ISO 17225-2 arauaren A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-3 arauaren A1 klasea, UNE-EN-ISO 17225-4 arauaren A1 klasea, UNE164003 arauaren A1 klasea edo UNE164004 arauaren A1 klasea. Su-egurraren kasuan, M20 propietateko klasea bete beharko da, UNE-EN-ISO 17225-5 arauan ezarritakoaren arabera. Era berean, konpromisoa hartuko du bost urtez gordetzeko dokumentuen erregistro bat, bioerregaiaren salmentaren garraio-agiri edo fakturekin, baldintza hori bete duela egiaztatu ahal izateko».

O. AII.B eranskinaren b.3 apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«3. 4. pizgarri-programarako, teknikari eskudun batek edo enpresa instalatzaileak sinatutako txostena, instalazioari lotutako kontsumitzailearen edo kontsumitzaileen urteko energia-kontsumoa laguntzaren xede den instalazioak sortutako urteko energiaren %80 edo gehiago dela justifikatzen duena.

Txosten hori ez da beharrezkoa izanen 2,63 kW-eko edo gutxiagoko potentzia duten eta teknologia fotovoltaikoa erabiltzen duten bizitegi-sektoreko instalazioetan, eta ezta 3,69 kW-eko edo gutxiagoko potentzia duten eta teknologia eolikoa erabiltzen duten bizitegi-sektoreko instalazioetan ere.

Era berean, ez litzateke beharrezkoa izanen txostena aurkeztea, baldin eta instalazioak IDAEren webgunean argitaratzen ahalko den kasu-tiporen baten babesean sartuko balitz; kasu horretan, justifikatu egin beharko du.

1., 2. eta 4. pizgarri-programen kasuan, eskatzaileak amiantoa eraisteko jarduketa osagarria sartzen badu, aplikatu beharreko araudian ezarritako betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu».

P. AII.B eranskinaren l apartatua aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«l) 100.000 eurotik beherako laguntza jaso duten proiektuetarako, aukeran, justifikazio-kontu sinplifikatua ematen ahalko da, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 75. artikuluan ezarritakoaren arabera, kasuan kasuko autonomia erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien laguntza deialdietan zehaztuko den irismenarekin. Era berean, deialdi horiek aurreko puntuetan azaldutako justifikazio-dokumentazioa aurkezteko betebeharretik salbuestea ezartzen ahalko dute, justifikazio-kontu sinplifikatu honen bidez ordezkatutzat jotzen den dokumentaziorako».

Q. AIII. eranskina aldatzea; honela geldituko da idatzita:

«III. ERANSKINA

Diruz lagungarriak diren gehieneko kostuak, erreferentziazko kostuak eta laguntzen zenbatekoak

AIII.A1. Laguntzen definizioa

1. 477/2021 Errege Dekretuak araututako laguntzen modalitatea itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da, eta bere helburua da, nolanahi ere, jarduketa diruz lagungarriak gauzatzea.

2. Emateko ebazpenean ezarritako dirulaguntza, bertan ezarritako zenbatekoan, jarduketa diruz lagungarria epean eta forman gauzatu dela justifikatzen duen azken hartzaileari emanen zaio, 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako betekizun eta baldintzen arabera.

3. Laguntzen zenbatekoa. Jarduketa mota honetarako programaren barruan emanen diren laguntzak kontraprestaziorik gabeko diruzko laguntzak izanen dira, eranskinean adierazten den bezala.

Eman beharreko laguntza guztiaren zenbatekoa izanen da: sorkuntzako laguntza guztia gehi biltegiratzeko laguntza guztia, hala dagokionean. Sorkuntzako eta biltegiratzeko laguntza guztiak zehazteko, batuko dira oinarrizko laguntza eta kasuaren arabera egokitzen ahal zaion erronka demografikoaren laguntza gehigarria, hurrengo apartatuetan ezarritakoaren arabera.

1. Oinarrizko laguntza: pizgarri-programa bakoitzerako, eranskin honetako AIII.A3 apartatuan ezartzen da oinarrizko laguntza. 1., 2. eta 3. programetarako, sorkuntzako kostu diruz lagungarrien guztizkoaren (kostu osagarriak barne, baldin badaude) ehuneko bat da eta, hala dagokionean, biltegiratzeko kostu diruz lagungarrien guztizkoarena. 4., 5. eta 6. programetarako, aldiz, ehunekoak finkatu beharrean, potentzia unitateko edo biltegiratze-ahalmen unitateko balio finko batzuk ezartzen dira, moduluak esaten zaienak.

2. Laguntza gehigarria: programaren eta jarduketa diruz lagungarri motaren arabera, oinarrizko laguntza erronka demografikoaren laguntza gehigarriarekin osatzen ahal da, eranskin honetako AIII.A4 apartatuan ezarritakoaren arabera.

4. Nolanahi ere, eman beharreko laguntza guztiaren zenbatekoa mugatuta egonen da estatuen laguntzei buruzko Europako araudia aplikatzearen ondoriozko gehieneko zenbatekoarekin, kontuan izanda zein den jarduketa-tipologia eta zer motatakoa den azken hartzailea. Bestalde, sorkuntzako laguntza guztia, eta hala dagokionean biltegiratzekoa, ezin izanen da izan gauzatutako eta justifikatutako kostu diruz lagungarrien guztizkoa baino gehiago, sorkuntzako instalaziorako zein biltegiratzeko instalaziorako, hurrenez hurren.

AIII.A2. Kostu diruz lagungarriak eta laguntzak

1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako, kostu diruz lagungarrien guztizkoaren ehuneko gisa kalkulatuko dira laguntzak. 4., 5. eta 6. pizgarri-programetarako, laguntzak zenbateko unitario finko edo «modulu» gisa emanen dira, eta kostu hautagarrien guztizkoa estaliko dute gehienez.

Jarduketa bakoitzari dagozkion kostu diruz lagungarriak kalkulatzeko (eranskin honetan programa bakoitzerako kalkulu-metodologia ezartzen da) I. eranskinean deskribatutako kostu hautagarrien batura hartuko da kostu hautagarritzat, behar bezala justifikatuta. Kostu hautagarri hori (KHs sorkuntzaren kasuan, baldin badaude kostu osagarriak barnean sartuta, eta KHb biltegiratzearen kasuan) II. eranskinean ezarritako eran justifikatuko da. Kostu hautagarrien guztizkoa (KHg) KHs eta KHb batzearen emaitza izanen da.

Sorkuntzako kostu hautagarri unitarioa (KHUs) zatiketa honen emaitza izanen da: sorkuntzako kostu hautagarria (KHs) eurotan zati benetan instalatutako sorkuntza-potentzia (Ps) kW-etan, edo kWp-etan fotovoltaikorako.

Biltegiratzeko kostu hautagarri unitarioa (KHUb) zatiketa honen emaitza izanen da: biltegiratzeko kostu hautagarria (KHb) eurotan zati biltegiratze instalazioaren ahalmen nominala (BA) kWh-tan.

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen kasuan, laguntza kalkulatzeko, sorkuntza-potentzia hau izanen da: instalazio hori osatzen duten modulu fotovoltaikoen gehieneko potentzia unitarioen batura (oro har potentzia gailur gisa ezagutzen da). Potentzia horiek baldintza estandarretan neurtuko dira, dagokion UNE arauaren arabera.

Biltegiratze instalazioen kasuan, laguntza kalkulatzeko erabiliko den biltegiratze-ahalmena izanen da biltegiratze instalazioaren ahalmen nominala, haren fitxa teknikoan agertzen dena.

1., 2. eta 3. pizgarri-programak: kostu diruz lagungarrien definizioa eta laguntzaren kalkulua

1. eta 2. programetan eman beharreko laguntza guztiaren zenbatekoa izanen da: sorkuntzako laguntza guztia gehi biltegiratzeko laguntza guztia, hala dagokionean. 3. programan, biltegiratzeko laguntza guztia izanen da laguntza guztia.

–Sorkuntzako laguntza guztiaren kalkulua.

Sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitarioa (KLUs) eragiketa honekin kalkulatuko da:

KLUs = KHUs - KUe

Azalpena:

KHUs: sorkuntzako kostu hautagarri unitarioa, euro/kW-etan.

KUe: erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioa euro/kW-etan.

III. eranskin honetako AIII.A3 apartatuan jasotzen dira erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioak (KUe) eta sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitario maximoa (KLUMs). Sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitario maximoa guztira (KLUMGs) kalkulatzeko, batu behar dira sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitario maximoa (KLUMs) eta dagokion sorkuntzako kostu diruz lagungarri maximo osagarria (KLUMOs), aplikagarria denean.

Sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitario azkenekoa (KLUAs) bi balio hauetako bat izanen da, bietan txikiena: kalkulatutako sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitarioa (KLUs) edo sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitario maximoa guztira (KLUMGs).

Sorkuntzako kostu diruz lagungarria guztira (KLGs) izanen da:

Sorkuntzako kostu diruz lagungarria guztira (KLGs) = KLUAs x Ps

Eragiketa horretan, Ps da instalazioaren sorkuntza-potentzia benetan instalatua kW-etan (kWp-etan fotovoltaikorako), 5 MW-eko mugarekin.

Sorkuntzako laguntza guztia kalkulatzeko, egin behar da sorkuntzako kostu diruz lagungarria guztira (KLGs) bider laguntzaren ehunekoa, eta ehuneko hori izanen da jarduketa motaren eta azken hartzaile motaren arabera dagokion oinarrizko laguntzaren ehunekoa gehi, hala dagokionean, beste 5 puntu laguntza gehigarriagatik; hori guztia, AIII.A4 apartatuan ezarritakoaren arabera.

–Biltegiratzeko laguntza guztiaren kalkulua.

Biltegiratzeko kostu diruz lagungarri unitarioa (KLUb) da biltegiratzeko kostu hautagarri unitarioa (KHUb), euro/kWh-tan.

III. eranskin honetako AIII.A3 apartatuan jasotzen dira biltegiratze jarduketa bakoitzerako kostu diruz lagungarri unitario maximoa (KLUMb).

Biltegiratzeko kostu diruz lagungarri unitario azkenekoa (KLUAb) bi balio hauetako bat izanen da, bietan txikiena: kalkulatutako biltegiratzeko kostu diruz lagungarri unitarioa (KLUb) edo biltegiratzeko kostu diruz lagungarri unitario maximoa (KLUMb).

Biltegiratzeko kostu diruz lagungarria guztira (KLGb) izanen da:

Biltegiratzeko kostu diruz lagungarria guztira (KLGb) = KLUAb x BA

Eragiketa horretan, BA da biltegiratze instalazioaren ahalmen nominala, kWh-tan.

Biltegiratzeko laguntza guztia kalkulatzeko, egin behar da biltegiratzeko kostu diruz lagungarria guztira (KLGb) bider laguntzaren ehunekoa, eta ehuneko hori izanen da jarduketa motaren eta azken hartzailearen arabera dagokion oinarrizko laguntzarentzat ezarritakoa.

4. pizgarri-programa: kostu diruz lagungarrien definizioa eta laguntzaren kalkulua

4. pizgarri-programan eman beharreko laguntza guztiaren zenbatekoa izanen da: sorkuntzako laguntza guztia gehi biltegiratzeko laguntza guztia, hala dagokionean. Laguntza horiek, balio unitario finkoen (moduluen) arabera kalkulatzen dira.

–Sorkuntzako laguntza guztiaren kalkulua.

Eranskin honen AIII.A3 apartatuan jasotzen dira jarduketa motaren eta sektorearen arabera sorkuntza instalazioari dagokion balio unitario finkoa, "sorkuntzako modulua" eta, bere kasuan, jarduketa osagarriari dagokion "modulu osagarria". Balio horiei, aplikagarria den kasuetan, erronka demografikoaren "sorkuntzako modulu gehigarria" gehitzen ahalko zaie, eranskin honen AIII.A4 apartatuan jasotzen dena.

Sorkuntzako laguntza guztia honela kalkulatuko da:

Sorkuntzako laguntza guztia = (Sorkuntzako modulua + Modulu osagarria + Sorkuntzako modulu
gehigarria) x Ps

Eragiketa horretan, Ps da instalazioaren sorkuntza-potentzia benetan instalatua kW-etan (kWp-etan fotovoltaikorako), 5 MW-eko mugarekin.

Nolanahi ere, sorkuntzako laguntza guztia ezin izanen da izan benetan gauzatutako jarduketako sorkuntzako kostu hautagarria (KHs), behar bezala justifikatua, baino gehiago.

–Biltegiratzeko laguntza guztiaren kalkulua.

Eranskin honen AIII.A3 apartatuan jasotzen da biltegiratze instalazioari dagokion balio unitario finkoa, "sorkuntzako modulua". Balio horri, aplikagarria den kasuetan, erronka demografikoaren "biltegiratzeko modulu gehigarria" gehitzen ahalko zaio, eranskin honetako AIII.A4 apartatuan jasotzen dena.

Biltegiratzeko laguntza guztia honela kalkulatuko da:

Biltegiratzeko laguntza guztia = (Biltegiratzeko modulua + Biltegiratzeko modulu gehigarria) x BA

Eragiketa horretan, BA da biltegiratze instalazioaren ahalmen nominala, kWh-tan.

Nolanahi ere, biltegiratzeko laguntza guztia ezin izanen da izan benetan gauzatutako jarduketako biltegiratzeko kostu hautagarria (KHb), behar bezala justifikatua, baino gehiago.

5. pizgarri-programa: kostu diruz lagungarrien definizioa eta laguntzaren kalkulua

5. programan, biltegiratzeko laguntza guztia izanen da eman beharreko laguntza guztia. Biltegiratzeko laguntza guztia balio unitario finkoen (moduluen) arabera ezartzen da.

Eranskin honen AIII.A3 apartatuan jasotzen da biltegiratze instalazioari dagokion balio unitario finkoa, "biltegiratzeko modulua". Balio horri, aplikagarria den kasuetan, erronka demografikoaren "biltegiratzeko modulu gehigarria" gehitzen ahalko zaio, eranskin honetako AIII.A4 apartatuan jasotzen dena.

Biltegiratzeko laguntza guztia honela kalkulatuko da:

Biltegiratzeko laguntza guztia = (Biltegiratzeko modulua + Biltegiratzeko modulu gehigarria) x BA

Eragiketa horretan, BA da biltegiratze instalazioaren ahalmen nominala, kWh-tan.

Nolanahi ere, biltegiratzeko laguntza guztia ezin izanen da izan benetan gauzatutako jarduketako biltegiratzeko kostu hautagarria (KHb), behar bezala justifikatua, baino gehiago.

6. pizgarri-programa: kostu diruz lagungarrien definizioa eta laguntzaren kalkulua

Eman beharreko laguntza guztia balio unitario finkoen (moduluen) arabera ezartzen da.

Eranskin honen AIII.A3 apartatuan jasotzen dira jarduketa motaren eta sektorearen arabera sorkuntza instalazioari dagokion balio unitario finkoa, "sorkuntzako modulua" eta, kasua bada, jarduketa osagarriari dagokion "modulu osagarria". Kontuan izan behar da eman beharreko laguntza guztiak ezin dituela gainditu etxebizitza bakoitzeko ezarrita dauden gehieneko laguntzen balioak edo, laguntza osagarria aplikagarria den kasuetan, gehieneko horiei jarduketa osagarriaren laguntzarako gehieneko muga batuta ateratzen direnak.

Eman beharreko laguntza guztia honela kalkulatzen da:

Laguntza guztia = (Sorkuntzako modulua + Modulu osagarria) x Ps

Eragiketa horretan, Ps da instalazioaren sorkuntza-potentzia benetan instalatua kW-etan.

Aerotermia, geotermia eta hidrotermia motako jarduketetarako, instalazioaren Ps potentziatzat hartuko da fitxa teknikotik edo fabrikatzailearen zehaztapenetatik ateratako berokuntzako potentzia, UNE-EN 14511 arauaren saiakuntzen arabera; hau da, bero-ponpa geotermikoetarako, B0W35 berokuntza-potentziaren balioa hartuko da, eta bero-ponpa aerotermikoetarako, berriz, A7W35 berokuntza-potentziaren balioa. PS potentzia ezin bada justifikatu arau horren arabera, teknikari eskudunak edo enpresa instalatzaileak sinatutako txosten bat aurkeztuko da, potentzia hori justifikatzeko.

Nolanahi ere, eman beharreko laguntza guztia ezin izanen da izan benetan gauzatutako jarduketako sorkuntzako kostu hautagarria (KHs), behar bezala justifikatua, baino gehiago.

AIII.A3. Oinarrizko laguntza kalkulatzeko erreferentziazko balioak

1., 2. eta 4. pizgarri-programetarako, jaso beharreko gehieneko dirulaguntza instalazioaren lehenengo 5 MW-etarako soilik izanen da. Muga horretatik gorako potentziak instalatzen ahalko dira, baina ezin izanen dute inolaz ere laguntzarik jaso adierazitako 5 MW-etik aurrerako potentziagatik. Adierazi behar da, halaber, teknologia bakoitzerako (eolikoa edo fotovoltaikoa) dirulaguntza eskaera bakarra onartzen dela laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko eta kokapen bakoitzeko edo kontsumo berari edo berei lotuta.

Honako hauek dira programa bakoitzean aplikatu behar diren erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioen balioak (KUe), hala badagokio, kostu diruz lagungarri unitario maximoak eta laguntza-intentsitate edo moduluak:

1. eta 2. pizgarri-programak: iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe, zerbitzuen sektorean eta ekonomiako beste ekoizpen-sektore batzuetan

Sorkuntzako jarduketak

Erreferentziazko instalazioaren kostu unitarioa (KUe, euro/kW)

Sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitario maximoa (KLUMs, euro/kW)

Enpresa handientzako laguntzaren ehunekoa (sorkuntzako kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Enpresa ertainentzako laguntzaren ehunekoa (sorkuntzako kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Enpresa txikientzako laguntzaren ehunekoa (sorkuntzako kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

120

460

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa Potentzia (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

-

749

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

-

910

%15

%25

%35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤10kWp).

-

1.188

%15

%25

%45

Autokontsumorako instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW).

258

1.070

%20

%30

%40

Autokontsumorako instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW).

129

3.072

%30

%40

%50

Autokontsumorako instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW).

86

4.723

%30

%40

%50

Honako hauek dira aurreko taulan adierazitakoekin batera, modu osagarrian, aplikatzekoak diren kostu diruz lagungarri unitario maximoak, betiere markesinen gainean instalatutako potentziaren ehunekoa, edo amiantoa kendu den gainazalen gainean instalatuarena, instalazioaren sorkuntza-potentzia benetan instalatuaren (Ps) ehuneko 50 edo gehiago bada. Bestela, ez da aplikatuko kostu diruz lagungarri unitario maximo osagarria:

Sorkuntzako jarduketa osagarriak

Sorkuntzako kostu diruz lagungarri unitario maximo osagarria (KLUMOs, euro/kWp)

Estalkietan amiantoa kentzea, eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako.

P <= 100 kWp: 660 euro/kWp

100 kWp < P < = 1.000 kWp: 450 euro/kWp

1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp: 210 euro/kWp

Markesinak instalatzea, eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako.

500 euro/kWp

Honako hauek dira programa bakoitzean aplikatu behar diren biltegiratzeko kostu diruz lagungarri unitario maximoa, hala badagokio, eta laguntza-intentsitateak:

Biltegiratzeko jarduketak

Biltegiratzeko kostu diruz lagungarri unitario maximoa (KLUMb, euro/kWh)

Enpresa handientzako laguntzaren ehunekoa (biltegiratzeko kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Enpresa ertainentzako laguntzaren ehunekoa (biltegiratzeko kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Enpresa txikientzako laguntzaren ehunekoa (biltegiratzeko kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan (5.000 kWh < BA).

200

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan (100 kWh < BA ≤ 5.000 kWh).

350

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan (10 kWh < BA ≤ 100 kWh).

500

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan (BA ≤ 10 kWh).

700

%45

%55

%65

3. pizgarri-programa: biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan.

Biltegiratzeko jarduketak

Biltegiratzeko kostu diruz lagungarri unitario maximoa (KLUMb, euro/kWh)

Enpresa handientzako laguntzaren ehunekoa (biltegiratzeko kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Enpresa ertainentzako laguntzaren ehunekoa (biltegiratzeko kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Enpresa txikientzako laguntzaren ehunekoa (biltegiratzeko kostu diruz lagungarriaren guztizkoari aplikatzekoa, %)

Biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan (5.000 kWh < BA).

200

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan (100 kWh < BA ≤ 5.000 kWh).

350

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan (10 kWh < BA ≤ 100 kWh).

500

%45

%55

%65

Biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, zerbitzuen sektorean eta beste ekoizpen-sektore batzuetan (BA ≤ 10 kWh).

700

%45

%55

%65

4. pizgarri-programa: iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo gabe, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean

Jarduketa bakoitzerako laguntza zehazten duten moduluak honako hauek dira:

–Bizitegi-sektorea:

Sorkuntzako jarduketak

Sorkuntzako modulua [Laguntza (euro/kWp)]

Sorkuntzako modulua

Autokontsumo kolektiboa [Laguntza (euro/kWp)]

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

300

355

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

350

420

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

450

535

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

600

710

Autokontsumorako instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW).

650

775

Autokontsumorako instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW).

1.950

2.250

Autokontsumorako instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW).

2.900

3.350

–Administrazio publikoak eta hirugarren sektorea:

Sorkuntzako jarduketak

Sorkuntzako modulua

[Laguntza (euro/kWp)]

Sorkuntzako modulua

Autokontsumo kolektiboa [Laguntza (euro/kWp)]

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

500

555

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

650

720

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

750

835

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

1.000

1.110

Autokontsumorako instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW).

1.150

1.275

Autokontsumorako instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW).

2.700

3.000

Autokontsumorako instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW).

4.100

4.550

Honako hauek dira jarduketa osagarrietan aplikatzekoak diren laguntzak, kasuaren arabera, aurreko tauletan adierazitakoei gehitzekoak, betiere markesinen gainean instalatutako potentziaren ehunekoa, edo amiantoa kendu den gainazalen gainean instalatuarena, instalazioaren sorkuntza-potentzia benetan instalatuaren (Ps) ehuneko 50 edo gehiago bada. Bestela, ez da aplikatuko modulu osagarria:

Sorkuntzako jarduketa osagarriak

Sorkuntzako modulu osagarria
[Jarduketa osagarrirako laguntza (euro/kWp) (kasuaren arabera)]

Estalkietan amiantoa kentzea, eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako*

P <= 100 kWp: 160 euro/kWp

100 kWp < P < = 1.000 kWp: 110 euro/kWp

1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp: 50 euro/kWp

Markesinak instalatzea, eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuetarako

120 euro/kWp

Biltegiratze-sistemak gehituz gero aplikatu beharreko laguntza (biltegiratzeko modulua) honako hau da:

Biltegiratzeko jarduketak

Biltegiratzeko modulua

[Laguntza (euro/kWh)]

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (5.000 kWh < BA).

140

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (100 kWh < BA ≤ 5.000 kWh).

245

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (10 kWh < BA ≤ 100 kWh).

350

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (BA ≤ 10 kWh).

490

5. pizgarri-programa: biltegiratzea gehitzea lehendik dauden iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumoko instalazioetan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean

Biltegiratzeko jarduketak

Biltegiratzeko modulua
[Laguntza (euro/kWh)]

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (5.000 kWh < BA).

140

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (100 kWh < BA ≤ 5.000 kWh).

245

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (10 kWh < BA ≤ 100 kWh).

350

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean (BA ≤ 10 kWh).

490

6. pizgarri-programa: energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea, bizitegi-sektorean

–Bizitegi-sektorea:

Sorkuntzako jarduketak

Sorkuntzako modulua

[Laguntza (euro/kW)]

Laguntzaren gehieneko balioa (euro/etxebizitza)

Aire-ur instalazio aerotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

500

3.000

Eguzki-instalazio termikoa (P > 400 kW).

450

550

Eguzki-instalazio termikoa (100 kW < P ≤ 400 kW).

600

780

Eguzki-instalazio termikoa (50 kW < P ≤ 100 kW).

750

900

Eguzki-instalazio termikoa (P ≤ 50 kW).

900

1.800

Biomasa: galdarak.

250

2.500

Biomasa: tokiko berokuntza-aparatuak.

250

3.000

Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

2.250

13.500

Zirkuitu irekiko instalazio geotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

1.600

9.000

–Jabetza publikoko etxebizitzak eta hirugarren sektorea:

Sorkuntzako jarduketak

Sorkuntzako modulua

[Laguntza (euro/kW)]

Laguntzaren gehieneko balioa (euro/etxebizitza)

Aire-ur instalazio aerotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

650

3.900

Eguzki-instalazio termikoa (P > 400 kW).

650

820

Eguzki-instalazio termikoa (100 kW < P ≤ 400 kW).

750

950

Sorkuntzako jarduketak

Sorkuntzako modulua

[Laguntza (euro/kW)]

Laguntzaren gehieneko balioa (euro/etxebizitza)

Eguzki-instalazio termikoa (50 kW < P ≤ 100 kW).

850

1.050

Eguzki-instalazio termikoa (P ≤ 50 kW).

950

1.850

Biomasa: galdarak.

350

3.500

Biomasa: tokiko berokuntza-aparatuak.

350

4.200

Zirkuitu itxiko instalazio geotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

2.250

13.500

Zirkuitu irekiko instalazio geotermikoak, klimatizaziorako edo/eta EUBrako.

1.700

9.550

Honako hauek dira aurreko tauletan adierazitakoekin batera, modu osagarrian, aplikatzekoak diren balio unitario maximoak:

Sorkuntzako jarduketa osagarriak

Sorkuntzako modulu osagarria [Jarduketa osagarriaren laguntza (kasuaren arabera)]

Klimatizazioaren barne-banaketa berria, aerotermia, geotermia, hidrotermia edo eguzki-energia termikoko proiektuetan zoru erradiatzailea txertatzeko zirkuitu hidraulikoak, baldin sistema horiek %100ean energia berriztagarriarekin funtzionatzen badute.

600 euro/kW (gehienez ere 3.600 euro etxebizitza bakoitzeko)

Klimatizazioaren barne-banaketa berria, aerotermia, geotermia, hidrotermia edo eguzki-termikoko proiektuetan tenperatura baxuko erradiadoreak edo haizagailu-konbektoreak txertatzeko zirkuitu hidraulikoak, baldin sistema horiek %100ean energia berriztagarriarekin funtzionatzen badute.

550 euro/kW (gehienez ere 1.830 euro etxebizitza bakoitzeko).

Dauden instalazioak eraistea.

Eguzki-energia termikorako: 350 euro/kW. 385 euro (gehienez ere etxebizitza bakoitzeko)

Biomasarako: 40 euro/kW 480 euro (gehienez ere etxebizitza bakoitzeko)

AIII.A4. Laguntza gehigarria

1. 1. eta 2. pizgarri-programetako sorkuntzako jarduketa guztietarako, aplikatu beharreko laguntzaren ehunekoa 5 puntu handitzen ahalko da diruz lagungarria den kostuaren gainean, kokatuta badaude 5.000 biztanle arteko udalerri batean edo hiri izaerarik gabeko 20.000 biztanle arteko udalerri batean, bertako herrigune guztiek 5.000 biztanle edo gutxiago badute. Udalerri bat hiri izaerarik gabekotzat identifikatzeko, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Hiri Eremuen Atlasa hartuko da kontuan. Kontuan hartu beharreko biztanle-kopuru ofizialak abenduaren 15eko 1147/2020 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoak izanen dira, zeinaren bidez ofizial deklaratzen baitira 2020ko urtarrilaren 1eko udal erroldaren berrikusketaren ondoriozko biztanle kopuruak. Hautagarriak izanen dira, halaber, bi iturri ofizial horien ondoz ondoko berrikuspenetan apartatu honetan ezarritako biztanleria-kopuruak bete ditzaketen udalerriak.

2. 1., 2. eta 3. pizgarri-programetarako, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41. artikuluan ezarritako laguntzen gehieneko zenbatekoak ez dira inondik inora gaindituko.

3. 4. eta 5. pizgarri-programetako jarduketetarako, A2 apartatuan ezarritakoez gain, honako taula honetan bildutako laguntza gehigarriak ezartzen dira (erronka demografikoaren laguntza gehigarria), instalazioak kokatuta badaude 5.000 biztanle arteko udalerri batean edo hiri izaerarik gabeko 20.000 biztanle arteko udalerri batean, bertako herrigune guztiek 5.000 biztanle edo gutxiago badute. Udalerri horiek aurreko 1. apartatuan adierazitakoaren arabera identifikatuko dira.

Sorkuntzako jarduketak

Sorkuntzako modulu gehigarria [Erronka

demografikoaren laguntza gehigarria (euro/kW)]

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (1.000 kWp < P ≤ 5.000 kWp).

30

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (100 kWp < P ≤ 1.000 kWp).

35

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (10 kWp < P ≤ 100 kWp).

40

Autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa (P ≤ 10 kWp).

55

Autokontsumorako instalazio eolikoa (500 kW < P ≤ 5.000 kW).

65

Autokontsumorako instalazio eolikoa (20 kW < P ≤ 500 kW).

150

Autokontsumorako instalazio eolikoa (P ≤ 20 kW).

225

Biltegiratzeko modulu gehigarria [Erronka

demografikoaren laguntza gehigarria (euro/kW)]

Biltegiratzea gehitzea energia berriztagarrien autokontsumorako instalazioaren proiektuan, bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean.

15

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 16an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2217246