15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lanzko Udalak, 2023ko urtarrilaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta aplikatzekoak diren gainerako legezko ondorioetarako.

Lantzen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2300635