15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2022ko abenduaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ohiko tokietan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Itzallen (Zaraitzu), 2023ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2300311