15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Deialdi bat iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Fontellasen, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2300544