15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kirol Alorreko eginkizunak eskuordetzea

Alkatetzak 2023ko urtarrilaren 9an emandako 10/2023 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

1.a Ander Carrasconi eskuordetzea Kirol Alorreko eginkizun guztiak, barnean direla bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haien kudeaketa orokorra, baina ez hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena.

2.a Eskuordetzeak hartuko ditu dagozkion zentroen eta zerbitzuen barne zuzendaritza, antolaketa eta kudeaketa, baita eskuordetutako proiektuen edo gaien sustapena eta dinamizazioa ere. Kanpoan gelditzen da hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena. Berariazko eskuordetzea da adierazitako arloan, zeina alkatetza honi dagokion eta ez dagoen Tokiko Gobernu Batzarraren esku:

Alor horretako barne zuzendaritza, kudeaketa, plangintza eta xedeen programazioa, kanpoan utzita hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari proposamenak egitea, ordaintzeko proposamenak barne.

Bere gain hartutako eskumenari dagozkion gaietako kontratazio mahaietan buru egitea.

Arloetako langileak hautatzeko prozesuetako epaimahaiburu izatea.

3.a Berariazko egiteko horiek biltzen dituen alorrean/gaian eskuordetza orokorra duen zinegotziak ahalmena izanen du eskuordetza bereziak dituen zinegotzi horren jarduketa berrikusteko.

4.a Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, karguak onar ditzan. Eraginkorra izan dadin, zinegotzi ordezkariaren onarpena beharko da, eta uste izanen da onarpena isilbidez eman dela, baldin eta ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hiru egun baliodunean ez bazaio udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten.

5.a Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ere ikusgai jartzea.

6.a Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

7.a Eskuordetzeak indarra hartuko du ebazpen honen biharamunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2300458