15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko 6. oinarrian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2022ko aurrekontua betearazteko 6. oinarrian. Hona zertan datzan aldaketa hori: lotura juridikoaren mailak zehaztuko dira programen araberako sailkapenaren eta sailkapen ekonomikoaren arabera, digitu batean edo bitan, gastuaren arabera.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2022ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an, eta Udalaren ediktuen taulan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako hamabost egun balioduneko epea igaro eta alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez denez, hona hemen 2022ko aurrekontua betearazteko 6. oinarriaren idazketa onartua:

"6. oinarria.–Lotura juridikoa.

1.–Gastuetarako kredituak soilik erabiliko dira, aurrekontu orokorrean edo behar bezala onetsi diren aldaketetan baimendu diren xede berariazkorako, eta horien izaera mugatua eta loteslea izanen da. Hortaz, ezin izanen da gastu konpromisorik hartu, zenbatekoa kreditu horiena baino handiagoa bada, eta aipatu arau hori urratzen duten erabaki, ebazpen eta egintza administratiboak zuzenbide osoz deusezak izanen dira, eska daitezkeen erantzukizunak galarazi gabe. Muga hori betetzen den jakiteko, hurrengo atalean ezarritako lotura juridikoaren maila egiaztatuko da.

2.–Hauek dira lotura juridikoaren mailak:

Pertsonal-gastuak (1. kapitulua):

a) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

b) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

c) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1), honako salbuespen hauekin:

–Aurrekontu-aplikazio zabalgarriak.

  • Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastual (2. kapitulua)

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, artikulua (2 digitu), honako salbuespen hauekin:

–20. artikulua. "Errentamenduak".

–21. artikulua. "Konponketak, mantentze-lanak eta kontserbazioa".

Kasu horietan, lotura kapitulu mailakoa izanen da (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1), honako salbuespen hauekin: -11. gastu-politika, "Gobernu Organoak", lotura gastu-politikaren mailan izanen da (2 digitu).

–Aurrekontu-aplikazio zabalgarriak.

Finantza-gastuak (3. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Trasferentzia arruntak (4. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, artikulua (2 digitu). Musika eskolarako, lotura kapitulu mailakoa izanen da (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Inbertsio errealak (6. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, artikulua (2 digitu). Lagunak udal zerbitzurako, lotura kapitulu mailakoa izanen da (1 digitu).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Finantza-aktiboak (8. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1).

Finantza-pasiboak (9. kapitulua).

a) Sailkapen ekonomikoari dagokionez, kapitulua (digitu 1).

b) Sailkapen organikoari dagokionez, azpitaldea (2 digitu).

Lagunak udal zerbitzurako ez da ezartzen sailkapen organikoaren mailako loturarik.

c) Programen araberako sailkapenari dagokionez, Gastuen alorra (digitu 1)."

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2300589