15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Agezako Kontzejuko Batzar Irekiak, 2023ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Agezan, 2022ko abenduaren 28an.–Kontzejuko burua, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2300338