15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokorra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Areson, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2300331