15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023rako plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozen arauetan xedatuarekin bat etorriz.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Areson, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2300329