15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Epatzea, 372-2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, hain zuzen ere 2022ko plantilla organikoa aldatzeko behin betiko onespenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezesteko erabakiaren aurkakoan

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Udaleko osoko bilkuraren 2022ko irailaren 13ko erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez ezetsi zen 2022ko plantilla organikoa aldatzeko behin betiko onespena aurkako berraztertzeko errekurtsoa. Behin betiko onespena 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin bat, interesdun guztiak epatzen dira, 372-2022 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2300548