15. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3201/2022 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, telekomunikazioetako ingeniari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 688/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1545/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 2148/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ekoan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 2426/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2022ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, telekomunikazioetako ingeniari lanpostuetan aritu daitezen: Unai Garbisu de Goñi jauna, igoera txandakoa, eta Jorge Agorreta Malumbres jauna, María Asunción Arín Irastorza andrea, Iñaki Ilundain Benito jauna eta Leyre Garralda Iriarte andrea, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Prestazio Sozialen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko abenduaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANP.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

Garbisu de Goñi, Unai

Igoera

txanda

0005840

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko ZG

Funtzionarioa

Sarriguren

Agorreta Malumbres, Jorge

Irekia

0003753

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko ZG

Funtzionarioa

Sarriguren

Arín Irastorza, Maria Asuncion

Irekia

0009838

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko ZG

Funtzionarioa

Sarriguren

Ilundain Benito, Iñaki

Irekia

0010677

Garapen Ekonomiko Eta Enpresarialeko Departamentua

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estr. ZG

Funtzionarioa

Iruña

Garralda Iriarte, Leyre

Irekia

0009801

Garapen Ekonomiko Eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren ZG

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2216750