149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

133C/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Orkoiengo Integración de Servicios Navarros en Automoción SL enpresako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Orkoiengo Integración de Servicios Navarros en Automoción SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31100822012015), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2023ko maiatzaren 10ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek (CC.OO.) 2023ko maiatzaren 9an izenpetuta.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen maiatzaren 23an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2023ko maiatzaren 29an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Servicios Navarros en Automoción SL enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31100822012015).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko ekainaren 21ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Orkoiengo Integración de Servicios Navarros en Automoción SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2309793