149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Erabakia 2023ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

ALDAKETA

Ordenantzaren 3. artikuluan, honako hau dioen tokian:

3) Familia-unitatearen hilabeteko diru-sarrerek, guztira, ondoko muga hauek ez gainditzea:

FAMILIA-UNITATEKO KIDEEN KOPURUA

GEHIENEKO DIRU-SARRERAK

1

636,73 euro

2

859,58 euro

3

1.018,75 euro

4

1.114,27 euro

5

1.209,77 euro

6 edo gehiago

1.273,44 euro

Familia-unitateak dira ondokoek osatzen dituztenak: ezkontideak, bikote iraunkorrak edo antzeko harreman afektiboak dituztenak, bai eta haien seme-alabak eta bigarren mailako odolkideak eta lehen mailako ezkontza-ahaideak ere, etxebizitza berean bizi badira.

Honela behar du:

3) Familia-unitatearen diru-sarreren guztizko zenbatekoak ez gainditzea ahalmen ekonomikoaren mugak, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean errenta bermatua jasotzeko ezarritakoak; eginiko eguneratzeak barne hartu beharko dira.

Familia-unitatea izanen da Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean jasota dagoen kontzeptua.

Donezteben, 2023ko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2309835