149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera lizentziaren eskaera.
Eguzki-oihal eta karpak instalatzeko enpresaren biltegirako nabea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko 26/2022 Foru Dekretua.

Sustatzailea: Masitolcar SL.

Jarduera: jarduera sailkatrako eta obretarako proiektua, eguzki-oihal eta karpak instalatzeko enpresaren biltegirako nabea.

Instalazioa: bai.

Tokia: Vianako 22. poligonoko Camino de la Serna kalea 20, 70. partzela.

Vianan, 2023ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2309546