2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Funtsezko aldaketa jarduera sailkaturako lizentzian.
Lehengaia eta produktu bukatua biltegiratzeko behin-behineko karpa
Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.7 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako lizentzia hau eman dela:
Sustatzailea: Ingeteam Power Technology SA.
Jarduera: lehengaia eta produktu bukatua biltegiratzeko behin-behineko karpa.
Tokia: 4. poligonoko 66. lurzatia, El Juncarillo industrialdea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sesman, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2309910