149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzen deialdia, norgehiagokako araubidean, laguntza humanitarioko proiektu bat egiteko, 2023ko otsailean Sirian eta Turkian gertatu zen lurrikararen ondorioak arintzeko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 705818.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/705818).

Deialdi honen xedea da prozedura garatzea norgehiagokako araubidean emateko dirulaguntza bat, Sirian eta Turkian laguntza humanitarioko eta larrialdietarako proiektu bat gauzatzeko xedez.

Iruñean, 2023ko ekainaren 16an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2310123