149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzak, 2023ko ekainaren 26an eman 2023-0714 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik alkateordeei dagokiela alkatea haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Ekainaren 28tik uztailaren 9ra (igandea) alkate jauna udalerritik kanpo egonen da, oporretan egonen baita.

Horrenbestez, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Lehen alkateorde Francisco Javier Erro Lacunzaren esku uztea alkateari dagozkion eginkizun guztiak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarri bezala, ekainaren 28tik uztailaren 9ra (igandea), alkatea oporretan egonen baita.

Bigarrena.–Eskuordetzeak barne hartzen ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, eta orobat administrazio prozedurak ebazteko ahalmena hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez.

Hirugarrena.–Organo eskuordetuak egiten duen kudeaketaren eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, aurreikusten den bezala Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 115. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2 568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra izan dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez emantzat joko da, baldin eta udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunera.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan ezarri ez den orotan, zuzenean aplikatuko da agintzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), eskuordetzea dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.

Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2309905