2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Jarduera lizentziaren eskaera.
Ibilgailuen mekanika azkarreko lantegia
Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: M-25 Motor Noáin SL.
Jarduera: ibilgailuen mekanika azkarreko lantegia.
Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.
Kokalekua: Talluntxe poligonoa, C kalea 28, Noain, katastroko 2/729 lurzatia.
Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2309742