149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 60. lurzatian. Behin betiko onespena

2022ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz. Plan hori Irunberriko 6. poligonoko 60. lurzatiari zegokion, eta Cesar Redin Aristuk eta Ana Ruiz Radak sustatu zuten. Jendaurreko aldian ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2023ko maiatzaren 3an egin bilkuran, erabaki da behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310278