2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 71. partzelan. Behin betiko onarpena
Udalbatzak, 2023ko maiatzaren 24an egindako osoko bilkuran, behin betiko onartu zuen 2. poligonoko 71. partzelarako xehetasun-azterketa, Maider Echandi Almandoz andreak eta Aritz Frias Urrutia jaunak sustatua.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.
Lesakan, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2310230