149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa, 1. poligonoko 945. lurzatian. Araudia

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emaniko maiatzaren 24ko 102E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Leringo Udal Planaren aldaketa 1. poligonoko 945. lurzatian, Leringo Udalak sustatua.

Aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lerinen, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Consuelo Ochoa Resano.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310277