149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Adjudikatzea Santsoaingo aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioren bidez

Leozko Udalak, 2023ko ekainaren 26ko ohiko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea Santsoaingo aziendarendako itxituran diren herri-larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Interesa duen pertsona orok, betez gero Leozko Udaleko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko dokumentazioarekin batera (Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren 45. artikulua). Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoarekin (horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Iratxetan (Leotz), 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2309906