149. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, ekainaren 12an Alkatetzak eman 38/2023 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zituen hirigintzako agiri hauek:

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektua, Aldazko 18. industrialdeko 184. lurzatian; Mikel Bados Ruizek egindako eskaerarengatik izapidetu da eta Marina Bueno Díaz de Alda arkitektoak idatzi du proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 168. eta 134. artikuluetan, 74. artikuluari loturik, ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Larraunen, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2309907